jueves, 17 de noviembre de 2011
Errefortzu positiboak, ondorio onuragarriak ematen ditu
Bideo honetan haurrari autonomoago izaten nola erakusten dion ikus daiteke, era berean egoera desatseginak zelan aurrera eraman, hau da, ze nolako jarrera izan beharko genukeen adierazten digu. Haurraren autonomiaren garapenean egoera asko baitaude ez direnak oso atseginak hezitzailearentzako. Horietako bat da, haurrak ez dituenean lekak jan nahi, hori ekiditeko negar egitea erabakitzen du. Amak haurraren portaera ikustean ez dio kasurik egiten eta lekak jan egin behar dituela esaten dio. Ikustean ez dituela jango, sukaldera eramateko eskatzen dio, haurra haserre dagoenez badakielako gaizki egin duela ez jatean, amak esandakoa ez egitea erabakitzen du. Haurrak ikustean, agindua bete harte ez diola kasurik egingo, azkeanean egin egiten du.
Egoeraren analisia:
1. Umeak ez du lortzen nahi duena, desagerpen programa ematen da.
2. Umearen portaera amarentzat ondorio desatsegina da.
3. Amarentzat errefortzu negatiboaren desgerpen programa da.
4. Haurrak ondo egitean zoriondu egiten dute, errefortzu positiboa ematen da, saria.
Azalpena;
errefortzu positiboa: portaeraren ondorioa agertzen denean (ariketak egin, saria jaso.
Errefortzu negatiboa: Portaeraren ondorioz egoera desatsegina desagertzen denean. Ondorio desatsegin bat saihestea da.
sábado, 12 de noviembre de 2011
Jolasa, beharrezkoa da haurraren heziketarako?
Helduek jolasa gogoz, askatasunaz eta disfrutatzeko helburuarekin egiten den ekintza bezala definitzen dugu. Haurrentzat hori baino gehiago da, ohiko arauak alde batera utzita errealitatea aztertzeko aukera erakargarria da.
Jolasa, ez da denbora galtzea, jolasa maila motorrean, kognitiboan, sozio-emozionalean… haztea da. Esan beharra dago jolas mota ugari daudela baina oraingoan erakutsi nahi dizuedana, jolas kooperatiboen liburu interesgarri bat da. Bertan jolas kooperatiboen oinarrietan, onuretan eta adibideetan zentratzen da.
lunes, 7 de noviembre de 2011
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?
Munduko hainbat herrialdetan haurrak eskolatzea edo alfabetatzea oraindik ere guztiz lortu gabeko helburua da. Beste leku askotan, ordea, haur guztiak daude alfabetatuta eta eskolara joaten dira, oinarrizko eskubide hori bermatua dago. Horien kasuan, hezkuntza sistema hobetzea da erronka, bai baliabideak eta azpiegiturak, bai alderdi pedagogikoa, langileen eta ikasleen egoera, parte-hartzea eta abar.
Zentzu horretan, hezkuntza sistemen osasuna zein den jakiteko hainbat neurketa egiten dira. Horietako bat da PISA (Programme for International Student Assessment). Hiru urteka egiten da azterketa hori. Lehendabizikoa 2000. urtean egin zen eta 43 herrialdetako egoera aztertu zen. Bigarrena 2003an burutu zen 41 herrialdetan eta orain hirugarrena egiten ari dira 58 herrialdetan, 2006n bukatuko dena, hain zuzen. Irakurmena, matematika eta zientzietako gaitasuna neurtzen ditu PISAk.
Orain arte egindako emaitzak ikusita, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak. 2003an 2000. urtean baino emaitza hobeak lortu zituzten 15 urteko gazte finlandiarrek matematika eta zientzien atalean. Irakurmenari dagokionez, Finlandiak lehen postuari eusten dio. “Bizitzarako garrrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan” ikasle finlandiarrek lortu dituzte emaitzarik onenak. Eta ez hori bakarrik; beste herrialdeekin konparatuta, ikasleen artean ekitate gehien dagoen herrialdea da. Beste modu batera esanda, neska-mutilen, ikastetxeen eta eskualdeen artean dagoen aldea txikiagoa da Finlandian beste lekuetan baino.
Ondorengo bideo hau, albistegi bat da eta bertan Espainian, Fuengirolan hain zuzen ere, dagoen eskola finlandiar bakarra erakusten digu:
Ima Larrazabal sanduzelai ikastetxe publikoko irakasleari elkarrizketa bat egin zioten Finlandiako ereduaren inguruan, bertara bidai bat egin ondoren:
"Hemen gertatzen den ez bezala, Finlandian herri osoaren konpromisoa da hezkuntza sistema"
IRUÑEA.Hik-hasi aldizkariak hainbat bidaia pedagogiko antolatzen ditu beste hezkuntza sistemak behatzeko asmoz. Iaz Italiako Regio Emiliara Sanduzelai ikastetxeko hiru lagun joan ziren gisara, aurten Inma Larrazabal Haur Hezkuntzako irakaslea Finlandiara joan da.
Nortzuk joan zarete Finlandiara?
Euskal Herriko irakasle eta hezkuntzaren arlo ezberdinetan aritzen diren beste lagun batzuk eta ni neu. Osotara, 50 lagun inguruk parte hartu genuen, maila eta arlo guztietakoak. Dena den, esan behar da deialdiak interes handia sortu zuela eta parte hartu nahi zuten guztiek ezin izan zirela joan, plaza kopuru mugatua eskaini zutelako.
Zergatik Finlandiara?
Herrialde horrek duen hezkuntza sistema oso interesgarria delako. Europako sistemen artean, babestuena, orekatuena eta, noski, arrakastatsuena izanik, oso onuragarria da guretzat hango hezkuntza antolamendua, filosofia eta prak-tika aztertzea. Adibidez, PISA txostenaren arabera, 15 urteko gazteei egindako probetan, Finlandiak lortu zituen emaitzarik hoberenak arlo guztietan. Gainera, irakurle onak dira, munduan gehien irakurtzen duten ikasleak, hain zuzen. Emaitza horien barruan lortu duten oreka azpimarratzeakoa da, ikasle guzti-guztiek oinarrizko ezagupenak eta baliabideak lortzen baitituzte. Beraz, sistematik kanpo ez da inor gelditzen.
Nolakoa da herrialdea?
Finlandia oso ongi antolatua dago. Oro har, atseginak, lasaiak eta oso praktikoak dira finlandiarrak. Gobernuak eta Administrazioek herritarrentzat lan egiten dute, eta herritarren bizitza hobetzen ahalegintzen dira. Oso herri zibilizatua da. Kalitatezko hezkuntza oinarrizko gauza dela pertsonak hezitzeko eta garatzeko barneratua duten ideia da. Alde batetik, irakasleek baliabideak, formazioa eta ratioa egokiak dituzte; bestetik, Udalen partaidetza, zerbitzu guztiak doan izatea, eta hezkuntzarako duten aurrekontua nabarmenztekoak dira. Horren ondorioz, adostasun orokor batera iritsi dira eta hezkuntza sistema sendo bat eraiki dute. Nolabait esateko, hezkuntza sistema blindatua dago. Horregatik, hauteskundeetan Gobernua aldatu arren, hezkuntza sisteman ez da ezer aldatzen. Guztien errespetua lortu du sistemak, eta horretaz oso harro daude.
Nola funtzaionatuko luke euren sistema hemen?
Zaila da oso jakitea, baldintzak ezberdinak dira eta. Izan ere, hemen ez dago interesik, borondaterik ezta konpromisorik hezkuntza proiektu kalitatezkoa denentzat izan dadin. Horretaz gain, hango Gobernua eta Administrazioaren izaerak eta lanak ez dute zerikusirik hemengoekin.
Bukatzeko, zer azpimarratuko zenuke?
Finlandian, pertsonentzat, herritarrentzat, gobernatzen dutela. Beraz, gizartearen inplikazioa, balioespena eta errespetu osoa lortu dute eta, horren ondorioz, herri osoaren konpromisoa da hezkuntza.
"Administrazioak herritarrentzat, pertsonentzat, egiten du lan Finlandian"
Inma Larrazabal irakaslea.argazkia: sanduzelai ikastetxe publikoa
Iturria:http://www2.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/01/18/sociedad/nafarroa/d18naf16.1129099.php#

domingo, 6 de noviembre de 2011
Etorkizuneko umeak ikusten dutena ikasi eta egiten dute
Haurrak gauzak sentzuagaz egiten hasten direnean, begiratu, behatu eta guk, nagusiok egiten ditugun gauzak egiten zaiatzen dira: ibili, abestu, amaren erroparekin jantzi eta bere maquillagea erabili, aita bezala kotxea erabili, telebistan ikusten dituen superheroe bat izan edo pritzeza bat barbie adibidez... goiko bideoan ikusi daitekeen bezala.
Umeak esponja antzekoak dira, dena xurgatzen dute eta beraien inkontzientean ez dakite pertsona nagusi batek gidatu ezean, zer den ona eta zer txarra. Haurrak era egoki batean bideratuak eta irakatsiak izaten ez badira, gauza onak zein txarrak esberdintzen jakin barik heziko dira.
Kasu gehienetan, umeak nagusien islada dira. Beraz, haurra hezterakoan guk egindako erroreak umeei ez islatzen zaiatu behar gara, hau da, ahalik eta egokien hezten.
Ondorengo irudiak aipatutakoaren adibide dira:
http://www.crecebebe.com/wp-content/uploads/kid_with_cell_phone.jpg
sábado, 5 de noviembre de 2011
Los niños aprenden por consecuencias
"Los niños aprenden por consecuencias" hau da, berba gutxiago eta gehiago jardun!
Bideo honen bitartez haur bat hezitzerako orduan argi izan behar ditugun ondorengo argibideak azaltzen ditu adibie argien bitartez:
1. Banan banan esan behar zaizkio gauzak umeari. Pertsona asko ditu inguruan aginduak ematen dizkionak: Irakaslea, ama, aita... honek umea nahasi egiten du eta beharbada haserretu egingo da.
2. Arrazonamendua garrantzitsua da baina ez da beti baliogarria. Bideoan argi ikusten da aita, oso teorikoa dela eta ez praktikoa.
3. Koherenteak izan behar gara, adibidez: umeari esan badiozu ez duela zumorik hartuko gauza bat txarto egin duelako, 5 minitutan eta umeak barkamena eskatu ondoren ezin diozu zumoa eman. Gauza bat esaten denean bete egin behar da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)