jueves, 17 de noviembre de 2011
Errefortzu positiboak, ondorio onuragarriak ematen ditu
Bideo honetan haurrari autonomoago izaten nola erakusten dion ikus daiteke, era berean egoera desatseginak zelan aurrera eraman, hau da, ze nolako jarrera izan beharko genukeen adierazten digu. Haurraren autonomiaren garapenean egoera asko baitaude ez direnak oso atseginak hezitzailearentzako. Horietako bat da, haurrak ez dituenean lekak jan nahi, hori ekiditeko negar egitea erabakitzen du. Amak haurraren portaera ikustean ez dio kasurik egiten eta lekak jan egin behar dituela esaten dio. Ikustean ez dituela jango, sukaldera eramateko eskatzen dio, haurra haserre dagoenez badakielako gaizki egin duela ez jatean, amak esandakoa ez egitea erabakitzen du. Haurrak ikustean, agindua bete harte ez diola kasurik egingo, azkeanean egin egiten du.
Egoeraren analisia:
1. Umeak ez du lortzen nahi duena, desagerpen programa ematen da.
2. Umearen portaera amarentzat ondorio desatsegina da.
3. Amarentzat errefortzu negatiboaren desgerpen programa da.
4. Haurrak ondo egitean zoriondu egiten dute, errefortzu positiboa ematen da, saria.
Azalpena;
errefortzu positiboa: portaeraren ondorioa agertzen denean (ariketak egin, saria jaso.
Errefortzu negatiboa: Portaeraren ondorioz egoera desatsegina desagertzen denean. Ondorio desatsegin bat saihestea da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario