Atxikimendua
Haurra eta beste pertsona baten artean garatzen den lotura emozional berezia, denboran zehar mantentzen dena, biekiko elkarrekintzari esker mantentzen dena, eta elkarrekin egoteko nahia eta banatzerakoan larritasuna srtzen duena. Atxikimendua bizitzaren lehenengo urtean zehar garatzen da, eta haurra eta bere zaintzaileen arteko erlazio moten menpe egongo da.
Atxikimendua ez da automatikoki lortzen. Helduek haurra jaio eta berehala lortzen dute, haurrek berriz, denbora bat behar izaten dute.
1. Fasea: 0-3 hilabete. Pertsonenganako interesa.
2. Fasea: 3-6 hilabete. Pertsona ezaguneko lehentasuna
3. Fasea: 6-12 hilabete. Ezezagunei beldurra, ezagunak nahiago izatea eta ezezagunei beldur izatea.
4. Fasea: 12 hiletik aurrera.
Independentzia fisiko handiagoa, baina egoera mehatxagarrietan atxikimendu iruditik hurbil egon beharra.
18 hiletik aurrera beldurra maila jaisten hasten da.
Animaliak eta atxikimendua
1. Harry Harlow-n esperimentua
Amarik gabe hezitako tximinoak, beraien kaiolatik ateratzen zuenean, zapi bat kentzean oihuka hasten ziren. Trapu bateri lotuta zeudela ematen zuen. Esperimentu bat egin zuen, ama tximino alanbreskoa (esnea ematen zuena) eta bestea pelutxezkoa (gozotasuna ematen zuena). Pelutxezko amarekin ordu luzeak ematen zituen segurtasuna ematen baitzion.
2. Konrad Lorenz-n esperimentua
Esperimentu bat egin zuen antzar batzuekin. Antzar arrautza batzuk amarekin jarri zituen eta besteak berarekin. Jaio zirenean konrad-ek amarena egin zien eta antzar horiekin atxikimendua lortu zuen, alde guztietara segitzen zioten.
Ondorioa:
Elikadura ez da haurra eta gurasoekiko lotura afektiboa sorrarazten duen bitartekorik erabakigarriena, helduak haurren seinaleei erantzuteko eta era berean, kasu egiteko duen gaitasuna, bai ordea.